Pausoka

Erabiltzailearen aurpegia Maria Ros 2019ko eka. 17a, 12:58

Asteburu honetan udaletxeetan murgilduta egon garen bitartean, badago familia bat Iruñan bere betiko martxarekin jarraitu duena. Oraingoan Monrealeko krossaren txanda izan da. Aurreko astean, Liceo Monjardin ikastetxean egon ziren. Beti beren kamisetak edo txapak salgai.

Dirua biltzen dute beren alabaren gaixotasuna ikertu ahal izateko. Guk arazotxorik dugunean, auzoan bertan dugun pediatrara joaten gara. Haiek, Bartzelona ala Madrilera joan behar izaten dute sarri erantzun bila. Horri, egunerokoa egiteko behar dituzten gauze kostua gehitu behar zaio. Eta gainetik, ikerketa bultzatzen dute beren alabaren osasungintza bermatzeko. Orokorrean osasun publiko ona dugu; baina gaixotasun arraroekin huts egiten dugula sentitzen dut beti.

Nere senarrak etxean askotan komentatu izan du, nafartar bezala harro sentituko litzatekela, hainbat azpiegitura alde batera utzi eta ikerketan gehiago inbertituko bagenu. "Pentsa, Nafarroan gaixotasun arraro baten sendabidea aurkitzea. Itzela" esan ohi du.

Duela hamar urte esaldi latza esan zieten familiahoni: "Zuen alabak Rett Síndromes du Eta ezin izango du inoiz oinez ibili, beste askoren artean". Asteburu honetan, neskatxa horrek bere aita eta amaren borroka, adore eta eskuetatik hartuta, Monrealeko krossaren helmuga gurutzatu du bere pauso txiki etahunkigarriak ematen. Zuk zure lana primeran egiten zara, gizarteak orain berea itzuli beharko lizuke. Eredu zara, Maialen, beti aurrera!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!