Ordu bete eskas barru nere alabak udako ordutegia hasiko du eskolan.
Ahaztuta neukan eta orain korrika nere amari deitu beharra mesedez txikia tartetxo baterako hartzeko eskatuz, nik lana bukatu bitartean. Bihartik aurrera beste konponbide bat aurkitu beharko, zer ezanik ez oporrak iristen direnean. Hiri kanpamentuak izango dira salbatzaile familia askorentzat. Badakit pedagogoek nahiago dutela haurrek benetako oporrak izatea, igerilekura joan edota parkera aitatxo edo amatxoekin, eskolarekin dexente nekatu baitira ekainarako. Baina zer egin lan ordutegia bizitza eta familiaren gainetik jartzen den gizartean bizi garenean?
Ba horixe, 100€ astean gutxi gora behera según eta zein hiri kanpaldi edo sasi-opor aukeratzen ditugun. Gero, Espainiako Bankuak familiek gutxiegi aurrezten dugula esaten du. Orduan, zer? Beste aukera bat, lanean ordu murrizketa eskatu txikiarekin egon ahal izateko. Gehienetan, emakumea, gehienetan ere, gutxiago irabazten dugulako. Baina orduan, hitz egiten duena nere bankua da ta hipoteka berdin berdin ordaintzen jarraitu behar dudala esaten dit.
Ezin dut pedagogoek, bankuek, amatasun idealak eta langile arduratsuek esaten duten guztia bete batera. Eta aurretik joan dadila haurrek merezi dituzten oporrak izatearen guzti alde nagoela. Noizko lan ordutegiak eta bizitzaren arteko benetako kontzialiazioa lortzea?