Hamar eguneko jaioberriarekin iritsi ginen Ospitaleko Edoskitze Unitatera. Olga emaginak bere aurrean eserrarazi gintuen eta umeari apenas begiratu gabe gurasoei zuzendu zitzaigun. Zer moduz zaudete? Nola elikatu nahi duzue zuen umea?
Hilabeteak eman genituen beregana astero hurbilduz. Umea titian jarri eta gurekin egoten zen, hau eta hura komentatuz, gomendioak, galderak, iradokizunak emanez. Inoiz ez presazko hitz bat, inoiz ez zalantza keinu bat eta, batez ere, beti informazioa eskainiz. Esan dezaket, hura izan zela erdiondoa bakarrik ez bizitzea.
Baina zalantza dut ez ote ginen pribilegituak, Olgak esaten baitzigun bakarrik zegoela eta kasu gehiegi zeudela guztiak behar bezala hartatzeko. Esan zigun baita ere Unitatearen biziraupena kolokan zegoela. Ba Unitate hartan bizitakoa da niretzat osasun publikoa.