Inor

Erabiltzailearen aurpegia Maite Mutuberria 2024ko urr. 14a, 12:06

Ez dakit inor naizen iritzia emateko. Emakumeok bakarrik esaten omen ditugu horrelakoak. Nik ere hori esan nuen etxe honetan kolaboratzeko proposamena jaso nuenean. Ez naizela inor. Emakumea naiz, duela gutxi ama, ilustratzailea, egilea ere bai, baina haur literaturan… 

Zeren beldur naiz iritzia jendaurrean emateko? Noren beldur? Noren begiekin begiratzen diegu emakumeok geure buruari? 

Aitortuko dut, nik gizonak besterik ez nituen imajinatzen irratiaren bestaldean. Gizon argiak, jantziak, iritzidunak… emakume txiki honen hitzak epaitzen. Ez nituen bestelako entzuleak ikusten: neska gazteak adibidez, edo atsoak, amak, alabak, ikasleak, irakurleak, etxekoandreak, garbiltzaileak, gidariak, txirrindulariak. 

Zuek ere hor zaudete. Eta zuei ariko natzaizue hizketan. Agian nire buruari zuen begiekin begiratuz, sentituko dut banaizela nor. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!