Normal

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Sobrino 2019ko aza. 18a, 16:59

Duela urte eta erdi  Mexikoko nawat hizkuntza komunitatean hizkuntza plana garatzeko premia sortu zen. Prozesu horretan euskara planak erreferente izan zitekeela pentsatuta eta, aldi berean, euskara planei prozesu hau hurbiletik bizitzeak egingo liekeen ekarpenaz jabetuta, Garabide Elkartetik EMUN kooperatibarekin jarri ginen harremanetan. 
Oroituaraziko dugu nawat komunitatea Mexikoko Puebla estatuko mendizerran bizi dela eta eremu zabalean 1.500.000 hiztun inguru dituela. Komunitate honetan berebiziko presentzia eta garrantzia du Unión de Cooperativas TOSEPAN  Titataniske (“Elkarrekin irabaziko dugu” nawat-eraz) izeneko kooperatiba taldeak.  Batzen dituen koopeariben artean daude (TOSEPAN KALNEMAXTILOYAN) eskola, (TOSEPAN KALI) ekoturismo zerbitzuak eta (TOSEPANTOMIN) kreditu kooperatiba, bertzeak bertze. Guztira 200dik gora komunitatetan kooperatiba lokal ditu eta 40.000 familiak parte hartzen du. Beraz, funtzio sozial eta ekonomiko ikaragarria betetzen du entitateak bere eragin eremuan.
Zehaztasunera etorrita, duela urte eta erdi eman genion hasiera hizkuntza planari EMUNeko Txerra Rodriguezen eta GARABIDEko Gatxiren aholkularitzarekin. Beraiek TOSEPAN talde kooperatiboaren nawat planaren diagnostikoa eta diseinua egin zuten. Urte eta erdi honetan planari laguntza eta jarraipena eman zaizkio eta oraingoan  15 egunerako joan dira bigarren bidaian Txerra eta Gatxi nawat lurretara. Bi helburu nagusi izan dituzte: nawat planaren ebaluazioa egitea eta espazio ezberdinetan formazioa ematea. Ebaluazioan lehentasuna eman diote indarguneak eta ahulguneak aztertzeari. Indargune nagusietako bat da talde motorreko –Euskal Herriko testuinguruan euskara batzordearen parekoa– kideak hizkuntzaren aktibistak direla, egunerokotasunean interesa erakusten dutela”. Eta arazo nagusiak? “Dirua eta denbora izan dira”.  Zeinen arraroa, eh? Hain urrun eta hain hurbil! Formazioari dagokionean, batez ere, Txerra aritu da ikastarotxoak ematen bi gairen inguruan: hizkuntza aktibismoa eta  hizkuntza ekologia. Goiz da eragina neurtzeko, bainon saio baten ondoren parte-hartzaileetako batek egindako aitorpena ekarri nahi dizuet: “Aspaldi da batzar batean negar malkoa ateratzen ez zitzaidala”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!