Martxa baten lehen notak

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Sobrino 2019ko urr. 7a, 15:20

Astebete pasa da Garabide Elkartean antolatutako Hizkuntza Gidaritzari buruzko Ikastaldia hasi zela eta, beraz, Euskal Herrian astebete eman dute dagoeneko munduko 10 hizkuntza gutxitutako 16 ordezkariek. Honi e zdiogu G10 deitu, baina mundua aldatzera heldu dira denak. Hizkuntza lankidetza jakintza fluxua, esperientzia trukea dela erraten dugularik, hain zuzen ere, honetaz ari gara.

Astebete honetan euskararen esperientziaz aritzeko puntako bortz irakaslei zan ditugu: Iñaki Arruti, Belen Uranga, Xabier Paya, Paula Casares eta Jon Sarasua. Denen ekarpenak ezin bildu, baina hiru nabarmendu nahi ditut.

  • Soziolinguistika Klusterreko Belen Urangak lerroburu harrigarria utzi zigun: “mundu-mailan gertatzen ari den hizkuntzen galera masiboa, proportzionalki, handiagoa da bioaniztasunaren galera baino”. Ematen du zer pentsatua.
  • Xabier Paya errima librean aritu zen, doike, bi aiputan harrapatuko duzue doinua: “Zure hizkuntzak ez badu hazkunderako joerarik hiltzera kondenatuta dagobota zuen hasi orduko eta bukatu zuen erranez “Herri gisa zuk ez baduzu zure historia kontatzen beste bat etorriko da kontatzera, seguruenik zureekin lerrokatuta ez dauden interes propioekin”.
  • Paula Casaresek, berealdetik, argi erran zigun etxean bakarrik transmititzen den hizkuntza ez dagoela desagertzeko arriskutik salbu eta hortaz transmisioaz baino hizkutzaren sozializazioaz aritzeko beharra aldarrikatu zuen.

Klase teoriko ez gain hilabetean 19 irteera didaktiko biltzen ditu Ikastaldiak eta bertze 10 sentsibilizazio ekintza Euskal Herri osoan. Lehendabiziko aste honetan urratu dugu bidea Bilbon eta Zenbat Garako lagunek, euskarazko harreman” hitza oparitu zieten Ikastaldiko partaideei; oparitu bizi berritze lanerako lelo gisa eta, nere ustez, guk ere etxekotzeko modukoa. Harremana zer den? “Beti hartzen duzuna baino apur bat gehiago eman komunitateari”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!