Gure gorputza behatzeko, lehenik kanpora begiratu

Erabiltzailearen aurpegia Luzia Etxeberria 2021ko aza. 17a, 19:49

Mendebaldeko historian zehar, giza gorputzak eszenatoki konplexuak izan dira eta batez ere, emakumearena. Momentu historiko bakoitzean imaginario kolektiboan gorputzarekiko esanahi sinboliko desberdinak eraikiz joan dira. Gorputzarekiko diskurtsoak, praktikak, mitoak, usteak eta erregimenak anitzak izan dira. 

Jaiotzen garenetik hil artean espazioarekin eta jendartearekin dialektikan dago gorputza. Harreman hau historian zehar eta lekuaren arabera aldatuz joan da, baina unean une ere ikusi daiteke emakumearen gorputza beti botere-harremanen isla zuzena izan dela.

Beharrezkoa izango da arrastan datozkigun aurrekariei begiratzea gaur egun emakumearen gorputza ulertzeko daukagun modua aztertzeko, ikusteko nola maitatzen dugun geure burua eta nola maitatzen gaituzten, zein modutan harremantzen garen, zein familia eredu nagusitzen diren, zein interés dituen sistemak sexu-generoaren banaketan, zein borroka ditugun, etab. 

Nondik gatozen ulertzeak eta sakontzeak argia emango digu nora joan behar dugun ikusterakoan eta horretarako beharrezkoa izango da, gure inguruari arretaz eta “betaurreko kritikoekin” begiratzen hastea. Beraz goazen gure gorputza behatzea, lehenik kanpora begiratuta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!