Lotsa sentitu arren, kontatuko dizuet…
Nire plazer ezkutua bukatu berri daukat, Bridgerton telesaila.
Amodio erromantikoaren sobredosi mundiala!
Laugarren denboraldia bukatu berri daukat oraintxe bertan…
Gorputzan gelditu zaidan sentsazioa zera da:
Norbaitek bonboi kutxa bat oparitzen dizunean eta lehenengo hiruak, gehien gustatzen
zaizkizunak , goxoenak, jaten dituzunean, zapore dultze eta sentsazio politta uzten dizute
ahoan.
Jarraian, horrenbeste gustatzen ez zaizkizunak jaten dituzu, nere kasuan, soilik txokolate beltza
dutenak. Gelditzen zaizun sentsazioa iada ez da horren goxoa, baino tira, bizioa, bizioa da.
Azkenik, likorez betetakoak jaten dituzu, batzuk, bakarrik erdia ze beste erdia bota behar
duzu, garratzegia delako…
Eta momentu horretan, bonboi kutxan, hutsuneak besterik ez ikusten duzun momentu
horretan, tripako mina sentitzen duzun momentu horretan, nazka sentitzen duzun momentu
horretan, zure buruarekiko gorrotoa sentitzen duzun momentu horretan… Galdera dator:
Zergatik jan dituzu denak?? Erdia baino gehiago ez zaizkizu gustatzen!!
Hala ere, denak bukatu dituzu, 8 kapituluko 4 denboraldi… Gozoegi, betegarri, “pomposo”
Eta orduan, zure buruarekin txarla feminista euki behar duzunean, Walt Disneyren printzesak
zenbat min egin dizuten gogoratzen duzunean, orduan, interneten ikusten duzu, azkeneko
kapituluaren kredituetan, badagoela eszena bat gehiago! Eta korrika joaten zara berriz
azkeneko kapitulua ikustera!
Norbaitek bonboi kutxa bukatu duzula ikusterakoan, Beatrizen kilo erdiko garrotiko kutxa bat
aterako zizun bezala! Eta zu, noski… denak jan!!
Hau eta gero, egun pare batez, sagarrak eta pepinoak jango ditut besterik ez. Hau da,
dokumentalak eta feminismo eta geopolitikako podkastak entzungo ditut.
On egin!!