Nitratoz blai

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores

Ez da lehendabiziko aldia uraren kutsaduraz aritzen naizela, baina hau ez baita arazo txikia gurean. Nafarroako urak nitratoz blai ditugu. Nafar Gobernua Nitrato kutsadurarekiko zaurgarri diren zonaldeak ezartzen dituen dekretua berritzen ari da. Dekretu berri horren arabera, nitratoz kutsatutako zonaldea hirukoiztu egin da 5 urteetan. 2002 an 6 herri zeuden nitratoen kutsaduraren eraginpean, gaur egun 190. Horrek erran nahi du gure lurraldearen %24 kutsatuta dagoela.

Talde ekologista eta naturalistak aspalditik ari gara Nafar Gobernuari erraten arazoa kezkagarria dela, baina azken honek, garrantzia kendu izan dio neurri eraginkorrik hartu gabe. Orain ere zonaldeak izendatu ditu, baina arazoari irtenbidea emateko ez du neurri irmorik ezartzen. Etorkizunean ur edangarria izan nahi badugu, Nafarroan ezinbertzekoa da egungo abeltzaintza ereduaren eraldaketa sakon bat agroekologiaren bidetik. Horretarako lehenbizi abeltzaintza industrialarentzako luzamendu bat behar da, ustiategi berririk edo anpliaziorik eman ez daitezen. Eta hondotik abelburu kopurua murrizteko plan bat martxan jarri behar da. Bertako elikadura beharrak erdigunean jarri eta mertaku logika alde batera utziko duen elikagaien produkzio eta konsumo eredu berri bat behar dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!