Errudunek ordain dezatela

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2024ko aza. 25a, 18:41

Valentzian Danak utzitako irudiak oraindik memorian hiltzatuta ditugula, COP29 itxi da azken urteetako akordiorik etsigarrienetako batekin. Akordio ausart bat beharrezkoa zen, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka zein honek sortutako inpaktuak ordaindu ahal izateko finantzaketa iturriak mahai gainean jartzeko. Bilioika dolar jarri behar ziren mahai gainean, baina 300.000 milioi dolarreko finatziazioa baino ez dute adostu. Honek, hego globaleko herrialdeak baliabide nahikorik gabe uzten ditu.

Ezin dugu ahaztu benetako errudunak erregai fosilen industrian daudela, naturaren suntsipenaren eta klima krisia pairatzen duten populazioen etsipenaren sorburu. Ipar globaleko herrialdeek diru iturri publiko nahiko ez dagoela klima krisia finantzatzeko diotenean, gogora ekarri behar da petrolio- eta gas-konpainiek urtero milaka milioi dolarreko mozkinak lortzen dituztela; beraiek eragin duten klima-krisiaren faktura pasatu behar diegu. Erregai fosilen industria erantzukizun orotatik libratu da, eta guretaz barrez ari da sakelak beteta. Errudunek ordain dezatela lortu behar dugu, beraien irabaziak mugatuko dituzten zergak ezartzetik hasita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!