Klima aldaketa epaitegietan

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2024ko api. 18a, 18:46

Berriki jakin dugu, lehendabiziko aldiz, Europako Giza Eskubideen auzitegiak arrazoia eman diela Suitzako emakume batzuei, estatu horrek ez duelako nahikoa egiten bere herritarrak klima aldaketaren antzinean babesteko. Auzitegiak Suitzari derrigortuko dio beharrezko neurriak hartzen negutegi efektuko gasak murriztu dezan. Epai hau, inflexio puntu bat suposatu dezake Europa guztian zehar eman daitezken antzeko prozuesuetarako. Honen adibide da hainbat erakunde ekologistek Espainiar estatuaren aurka ezarritako salaketa eta pasa den uztailan Espainiar estatuko auzitegi gorenak gaitzetsi zuena. 

Dela gutti ere, Nafarroan, hainbat eragilek, Nafarroako aldaketa klimatikoaren foru legeak 2 urte betetzen zituela eta, protesta saio batzuk antolatu zituzten. Izan ere, legea onartu eta 2 urtetara, legea behar bezala betetzen ari ez dela ikusi dute. Legea onartu eta 2 urte bete baino lehen aurrera eraman beharreko hainbat neurri edota garatu beharreko hainbat araudi ez dira antzinera eraman. Batek pentsa lezake orain, Europar batasuneko giza eskubideen auzitegiaren epaia ikusirik, zilegia litzatekela Nafarroako Gobernua salatzea, nafarrak aldaketa klimatikoaren antzinean babesteko beharrezko neurriak ez hartzeagatik. Bizia eta osasuna oinarrizko giza eskubideak dira, eta beraz klima aldaketarengandik herritarren bizia eta osasuna babesteko neurri aski irmoak hartzen ez dituzten gobernuak, giza eskubide horiek urratzen ariko lirateke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!