Kaparrosoko makrogranjak, Nafarroako behitegi handienak, antza denez, ustiategia 11.000 abelburutara handitzeko eskaera egin du, nahiz eta estatu zein nafarroa mailan hainbat lege egon hau debekatzen dutenak. Nafarroako gobernuak honen inguruan adierazi du, juridikoki konplexua dela kontua eta zerbitzu juridikoekin aztertzen ari dela.
Aurreko asteetan ere, Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataformak adierazi zuen, prozesu judizial bat irekia dagoela makrogranjak ustez egindako ingurumen delituarengatik. Baina, plataformako kolektiboak beldur dira, epaitegiak prozesua itxiko ote duen, 2021ean naturgune babestuak kutsatu izanaren erantzukizuna argitu gabe.
Ez zen lehendabiziko aldia izanen Nafarroako epaitegiek enpresaren interesen alde egiten duena, honen irabazi ekonomikoak ingurumenaren konsebazioaren antzinetik jarrita.
Arrigarria da zeinen zaila den ingurumena babestea, eta zein erreza enpresen interesek aurrera egitea. Nola liteke Kaparroso inguruan ematen ari diren ingurumen kalteak hain argiak izanik, bertako enpresa handienak oraindik ere handitzeko baimena eskuratzeko aukerak izatea?
Agian noizbait, izanen ditugu Nafarroan ingurumenaren babesa interes pribatuen antzinetik jartzen dituzten erakunde publikoak, baina momentuz ezetz dirudi.