Biodibertsitatearentzako garaipen txiki haundi bat

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2023ko mar. 9a, 14:55

Krisi ekologikoaz ari garenean, edozein hitzaldi, iritzi artikulu, manifestu astean, aldaketa klimatikoa eta biodibertsitate galera maila berean jartzen dira. Baina, gero, sakontzen hastean argi dago aldaketa klimatikoaren aferak, eta honi irtenbidea emateko transizio energetikoak zein negutegi efektuko isurien murrizketak askoz atentzio gehiago bereganatzen dutela, biodibertsitatearen galerak baino. Horren adibide bat da IPCCa edo aldaketa klimatikoaren mundu arteko panela, bere homologoa den eta biodibertsitatea eta ekosistemak lantzen dituen IPBESa baino ezagunagoa dela. Urtero egiten diren klima gailurrek urtetik urtera atentzio gehiago bereganatzen dute, bai komunikatiboki eta bai mobilizazio aldetik. Urtero egiten diren Biodibertsitateari lotutako gailurrak ordea ia ia ez dira aipatu ere egiten. 

Hala ere, badago jende bat biodibertsitatearen defentsan borrokan jarraitzen duena. Maila lokalean batez ere lurra eta lurraldearen defentsarako mugimenduetan nabarmentzen da batez ere, proiektu suntsitzaileen aurkako mugimenduetan zein bertzelako baso politikak eskatzen dituzten mugimenduetan. Baina maila internazionalean ere bada biodibertsitatearen alde dabiltzanik, eta aste honetan garaipen grrantzitsu bat lortu egin da. Dela 2 hamarkada hasi zen ozeanoak babesteko beharraz eztabaidatzen. Eta aste honen hasieran jakin dugu munduko 193 estatuk adostu dutela ozeanoen %30 2030erako babestea. Zaila dirudien arren, batzuetan, borroka ekologistak bere fruituak ematen ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!