2020/02/23 09:30 - 16:00

Besta

Iruinkokoa 2020

Iruinkokoa 2020
Iruñeko karriketan, Iruñea
Iazko esperimentuarekin kontent samar, aurten ere, heldu den otsailaren 23an hartuko ditu Iruinkokoak Iruñeko alde zaharreko karrikak. Urri-azaroan hasi ditugu prestaketa lanak eta otsaileko hirugarren iganderako prest izanen ahal gara!! 

Hauxe dugu programa:

9:30etatik aitzina Karrikaingurua alde zaharreko karriketan barna eta asalduak:

13:00etan Iruinkokoa, Santana plazan.

15:00etan bazkari irekia

Gero gerokoak...

Bazkari irekia 

Bazkaria ere inauteriaren parte da, karrikaingurua edo Koko-mustra bezain garrantzitsua eta beraz, Iruinkokoko(ko) partaide guztiei ireki nahi diegu: Kokoxuri, Kokobeltz, musikari, bertsolari, jostun, laguntzaile, sukaldari... eta zuri ere bai, bistan dena!! Txartelak Karrikiri dendan daude salgai 15 euroko prezioan, edo kokoerritik kanpo etortzekotan, iruinkokoa[abildua]gmail.com helbidera idatziz ere gorde ditzakezue zuenak. Kasu toki mugatuak baitira, beraz, bizkor ibili!! 

Heldu da Iruinkokoa!!

Afixaren egilea: Oier Zuñiga

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!