2017/11/10 20:00 - 21:00

Irakurle taldea: "Qissat-palestinako emakumeen ipuinak"

Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea,Antsoleaga kalea,
Idazlea: Askoren artean (itzultzailea,Xabier Monasterio) Oharra: liburuak Ane Irazabalen sarrera du emakume palestinarren borroka hizpide hartuta. Eta Jo Glanville editore eta ipuinak biltzearen ardura izan duenaren hitzaurrea. Ipuinek hasieran, idazleen biografia laburra dakarte. Hona pasarte bat: Asteburu oroz etortzen zen nire lehengusuekin futbolean jokatzera. Mutil garai argala zen eta ahots leuna zuen. Sebastian zuen izena. Nik ezin nion zuzenean begietara so egin, baina begirada beste alde batera zuzendu zuelarik, begi berde sakonak zituela ikusi nuen egun batez. Nire lehengusua Jamil ohartu zen ordurako nik Sebastian atsegin nuela. Baina arabiar neska jator batek ezin du atzerriko jendearekiko sentimendurik izan. Zer itxaropen nuen, ba, nik, ezin bainintzen berarekin ezkondu? Kultura kontua zen. Familiak dena ematen digu eta guk begirune osoa zor diogu. Eta begirunea erakusteko biderik onena tradizioak behar bezala atxikitzea da. Natalie Handal. Umm Kulthum gauerdiz, 175. or.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!