Gaurkoan, ez dizuet nire gelan bizi izan dudan anekdota kontatuko. Gaur,
ezagutzeko aukera izan dudan beste errealitate bat konpartitu nahi dut.
Norvegian dagoen eskola batean egon naiz 6 egunez, eta han, -13 graduko
sentsazio termikoa izan arren, asteazkenero klasea baso batean egiten zuten. Bai,
basoan. Haur txikiek siesta kanpoko patioan egiten zuten, ondo estalita, aire
freskoan. Eta irteeretan, haurrek sua pizten zuten bazkaria berotzeko; labanak
zorrozten zituzten egurra mozteko eta txabolak eraikitzeko.
Hemen pentsaezina den hori han eguneroko bizitzaren parte da. Arriskua ez da
saihesten, kudeatzen ikasten da. Konfiantza ematen zaie, autonomia lantzen da, eta
natura ikasgela bihurtzen da.