Itzalaldiari esker

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Vicuña Cordon

Atzo, Nafarroako erriberako herri txiki batean, 4 urteko gelan egindako asanbladan, goizeko
9etan argi zuten haurrek zein zen arazo larriena: Jaione, nire etxean oraindik ez dabil
youtube. Nik momentu horretan erantzun nien: eskolan ere, oraindik ez dago internetik.
Haien aurpegiak ikustekoak ziren… munduaren bukaera zetorrela bazirudien, inoiz ikusitako
larritasun aurpegia zuten guztiek. Batek esan zuen orduan: eta zer egingo dugu internetik
gabe Jaione? Orduan, nik, eskolan gehien gustatzen zitzaien gauzak aipatzea eskatu nien.
Ez zuten zalantzarik izan: psikomotrizitate saioa, txokoetan jolastea, jolastordua, masaje
momentua… Batzuk aipatu eta gero galdetu nien: eta gauza horiek guztiak egiteko, internet
erabiltzen dugu? beharrezkoa dugu?” Haien aurpegi itxuri aldatu zen, larritasunetik
harritasunera, eta guztiek batera erantzun zuten: Ez…
Dudarik gabe, hori izan zen atzoko ikaskuntzarik handiena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!