Atzo eguerdiko ordu bietan atera ginen eskolatik. Eta hara nor zegoen bertan: ilargia!
Azkar ikusi zuten Lau urteko haurrek: ”Begira Jaione, ilargia dago!” Esaten zuten batzuk.
“Hemen dago ya? Ze astuna!” Beste batzuk.
Orduan Naiak esan zidan: badakizu zer Jaione, ilargiak gazta zaporea du.
”A bai? Probatu duzu ala?” Galdetu nion nik.
Orduan berak erantzun zidan: “Probatu? Qué va! Niri gazta ez zait gustatzen.”
Arratsalde osoan egon nintzen hausnartzen: nola izango litzateke bizitza helduok, horrelako
gauza handi eta zailak hain erraz, posible eta Txiki ikusiko bagenitu?
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!