Nekazariak kexu

Nekazariak kexu dira. Ertz ugari katramilatzen dira haien suminaren jatorrian, baina oraingoan ere politikari batzuek nahiago dute askotariko korapilo horiei ez ikusia egin, nekazari-abeltzainen eta ekologisten arteko borroka bat dela irudika dezagun. Ez dituzte eztabaidan nahi nekazaritza eredu jasanezinak sustatu dituzten politikak, merkatu askeak ahalbidetzen dituen lehia desleialak, gure planetaren mugak, agortze bidean dauden erregai eta lehengaiak, multinazionalen eta banatzaile nagusien etekin gehiegizkoak, klima-larrialdia, gero eta gehiago ekoizteko ezina, erregaien garestitzearen zergatiak, jakien jatorria, pestizidek eragin kalteak... 
Baliteke politikari batzuei epe motzean, hauteskundeetan, errentagarria iruditzea jendeak sinestea ingurumenaren aldeko politikak direla laborarien nekeen eta haien diru-sarreren galeren arrazoi nagusia. Epe luzean, aldiz, haiek ere badakite ekoizpen eta kontsumo sistema aldatzea beste aukerarik ez dugula, komeni zaigula eraldaketa hori modu bideragarri eta ekitatibo batean antolatzea, eta nekazariak eta ekologistak eskutik helduta behar ditugula zeregin horretan. Politikariei dagokie elkarlan hori ahalbidetzea, guztion mesederako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!