Indarkeriaren kontra ere, zaintzak erdigunera

Azaroaren 7an saminez jakin genuen dibortzioa gainditu ezinik zebilen gizon batek semea erail zuela Urbasan. Halako albiste lazgarri baten berri jakiten dugularik, lasaigarria litzaiguke pentsatzea hiltzailea gaixorik zegoela. Inguruko azken feminizidioaren berri jakitean ere, lasaigarria litzateke jakitea hiltzailea atzerritik etorria zela, eta, bortxaketa baten berri entzutean, lasaigarria litzaiguke sinestea arrotz batek gauez kalezulo ilun batean gu bortxatzea dela emakumeon arrisku bakarra. 
Badakigu, ordea, hilketa eta bortxaketa gehienetan familiakoak edo arras hurbilekoak izan ohi direla bortzatzaileak eta hiltzaileak. Eta, batere lasaigarria ez den arren, badakigu ez daudela gaixorik, ez direla inongo atzerritik etorritako gizonak, ez direla munstroak; izan ere, badakigu gure gizarteak erraietan daramala indarkeria matxista, eta indarkeria hori gure jendartearen antolamenduan dagoela sustraiturik, baita zaintzen antolaeran ere. 
Horregatik, kalera aterako gara azaroaren 25ean eta greba eginen dugu azaroaren 30ean, goitik behera aldatu nahi ditugulako maitasunari buruzko kontakizunak, eta indarkeriari buruzko usteak, eta goitik behera irauli nahi dugulako zaintzen egungo sistema. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!