Egunero bezala, ernatu eta kafea prestatzera joan naiz. Metxeroa hartu dut, gasezko sua piztu, oraindik begiak ongi ireki ezinik... eta horra hor! suzko aro horri begira, argazkia ikusi dut. Zulo beltz baten lehen argazkia!
Kafea hartzen nuen bitartean ikusi dut mugikorrean, eta agian sobera goiz zen neuronak lanean jartzeko, baina ikaragarria iruditzen zait zerbaitek, zulo beltz horrek, denbora eta argia irenstea.
Bat-batean, hagitz ttiki gelditu da nere kafe katilua, nere burua eta mundua, horrelako kontzeptu bat ulertzeko goizeko 7:30etan.