Herrigintza eta hezkuntza jardunaldiaz

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ablanedo 2025ko mar. 26a, 19:35

Egun on: 
 
Huhezik Donostian antolatutako "Herrigintza eta hezkuntza" mahai-inguruan parte hartu nuen larunbatean, eta oso interesgarria izan zela uste dut, beharrezkoak diren gogoetak plazaratu zirelako gero eta kezkagarriagoa den gai bati buruz: asko apaltzen ari da gazteek euskal nazio eta hizkuntzari dioten atxikimendua. Honek erakusten duen egoera larriagatik, hiru ideia nahi izan nituen mahai-gainera nagusiki ekarri, oso zirkulazioan jarri beharrekoak iruditzen zaizkidalako. 
 
Bat: Hezkuntza-komunitateak asko egin dezake afera horretan, noski, baina egoera benetan gainditu eta irauli nahi badugu, helburu hau hezkuntza-sistema benetan propio batetik baizik ezin dela lortu jakin beharra dago, eta independentzia nazionala dela hori bermatu diezagukeen estatus politiko bakarra. Beraz, horixe gure lehen egitekoa: hezkuntzan ere independentzia behar-beharrezkoa dela ozen esatea. 
 
Bi: Zer egin zapalkuntza-egoeran jarraitu bitartean? bada nazio-atxikimendua, Euskal Herriaren gatazka historikoa ezagutzera ematearen bitartez sustatu, testuinguru politiko horretan txertatuz ere euskararen egoera eta ezina. Izan ere, gatazka politikotik kanpo transmititzen den euskal kulturak ez du kontzientzia eragiten, frogatua dagoenez, tradizio eta folklore huts bilakatzen delako, nolabait esan. 
 
Eta hiru: Oso presazko kontua da, asimilazioaren makineriak etenik gabe egiten baitu  aurrera, bere sarraskiaren helburu irmo eta zirrikiturik gabean. Eta guk, bitartean, zertan eta buruari eragiten segitzen dugu oraindik, zer litzatekeen egin beharrekoa. Argi ez balego bezala...
 
Barkatu, baina, noizko alarma gorriak piztea?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!