Normalizazioa, gure kontra

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ablanedo 2025ko urt. 29a, 15:45

Egun on: 
 
Hainbeste saiatu gara herri independenteek bakarrik daukatena geuk ere eduki dezakegula erakusten, non gurean arazo nazionalik ez dagoela sinistera ere iritsi garen, ia ia. Badugu hezkuntza propioa, badugu gobernu propioa, baditugu lege propioak, hizkuntza-politika dugu. Non dago orduan, arazoa? 
 
Geuretasuna babesteko gaitasuna duten estatu-egiturak sortu ordez, estatu menderatzaileak eskainitako zirrikitu autonomiko tranpatiaren amua irentsi egin dugu, baina zehar-bide errazik ez baita benetan existitzen, galerak baino ez gara hortik jasotzen ari. 
 
Hasteko, gure helburua sekula ez lortzearen demoralizazioa, energia okerreko toki antzuan jartzearen aje naturala. Jarraitzeko, normalizazio itxura ematen dugu, gobernaezina izan beharko litzatekeen lurraldea, bideratzen erraza izatea ahalbidetuz. Gainera, gure estatu propioa aktibatuko badugu sentitu beharko genukeen hutsunea estali egiten da, nekez sortu nahi izaten baita, ustez jada daukaguna. 
 
Baina, larriagoa dena. Ondorengoei herri normalizatu eta sasi-libre baten itxura eman diegu, eta gazte askok ez dute jada beraz, herriaren alde egiteko beharrik batere sentitzen. Euskaraz ikas daiteke, euskaraz mintza daiteke, ez dago ageriko diktadurarik zeinaren kontra borrokatu, eta demokrazian bizi dira. Gazteak gure ispilu baldin badira, argi dago: ez gara zuzen ari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!