Testuinguru politiko globala oso konplexua da, eta garatzen ari den krisiak ondorio ikaragarriak eragin ditu dagoeneko. Hala ere, batzuk egunero saiatzen dira esaten dena ondo doala. “Errekorrak bata bestearen atzetik” Sánchezen hitzetan. Gazako genozidio telebisatu baten lekuko ari gara izaten, eta asko hitz egin eta zenbait neurri hartu diren arren, arazoari ez zaio oraindik irtenbiderik eman. Zergatik? Interes kontrajarriak daudelako, jakina. Azpimarratzekoa da, hala ere, kalean erantzun sendoa eman zaiola, batzuetan behar baino anbioguagoa izan bada ere.
Zenbait galdera gogoetarako: Nork erabakitzen du Europaren agenda? Nork aukeratzen du Von der Leyen? Zein da Europar Batasuneko egoitzaren ondoan dauden 12.000 lobbiek jokatzen duten papera? Eta FMIrena? Zer erabakimen erreal du Europako Parlamentuak? Interes yankien menpe jarraituko dute edo Israel boikota planteatuko diote?
Europaren agenda argia da: gerra-makina, murrizketak, genozidioa eta kontrol sozial gero eta handiagoa. Kudeaketa gorria, morea, urdina edo berdea izan, aurrez ezarritako agendaren kudeaketa besterik ez da izango. Neokeynesianismoa ala murrizketak, horiek omen dira aukerak, baina ondotxo dakigu zer esan nahi duen gerra-keynesianismoak . Hitlerrek berak langabezia jaitsi eta ongizatea igo omen zituen.
Gure ahotsa Europara eraman behar omen dugu, eta arrazoi dute. Baina faxismoaren aurrean, beharrezkoa zaigu kaleetan antolatzen jarraitzea, nazioarteko sare antifaxista sendotzea eta faxismoa zilegiztatzen duten aparatu burokratikoen aurkako kanpaina gehiago egitea. Hori da Europan gure aldarria zabaltzea, eta ez botoa ematea.
Gerraren, genozidioaren eta austeritatearen aurka,
NATOri eta Europar Batasunari EZ!