Chat GPT eta istilu bidezko negoziazio kolektiboa

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2023ko api. 13a, 09:57

Adimen artifiziala, gauzen interneta, 6Ga, eta azkena: Chat GPT4. Azken aldian denon ahotan egon da aplikazio hau eta aldeko zein kontrako argudioak bolo-bolo aritu dira. Herrialde batzuek debekatu egin dute dagoeneko, eta zenbait enpresari handik, moratoria bat galdegin dute. Baina, egon,  zuhaitzak ez dezala basoa estali.

-Txat hau zer egiteko gai da? Zein dira bere mugak eta potentzialak?
-Giza pentsamendua berdindu edo gainditzeko kapaz izango ote da?
-Kapitalismoarentzat hamarkada honetan inflexio puntu bat izango ote da? Produktibitatea igo eta metaketa fase berri bat irekitzeko bitarteko izango al da?
-Zein ondorio izango ditu lan edota hezkuntza arloan? 
-Non geratuko dira ziber-segurtasuna eta pribatutasuna?

Ondorioak aurreikustea ikaragarri zaila da, eta zenbait hipotesik diote lanen erdia baino gehiago arriskuan egon litezkeela. 

Teknologiak gizarte kapitalistan errentagarritasun ekonomikoa bilatzen du, hori da bere izateko arrazoia. Inolaz ere ezin dugu pentsatu bere garapenak langileriaren baldintza orokorrak hobetuko dituenik, kapitalaren irabazia hain justu, langileriaren esplotazioan oinarritzen delako, izan modu bortitzago edo sotilago batean.

Eta horri lotuta, ezin dugu ahaztu gu txat honekin jolasean ari garenerako, adimen artifiziala giza estratega militarrak gainditzeko kapaz izan dela, gerra algoritmikoa garatzen ari dela edota adimen artifizialeko irismen luzeko misil nuklearrak garatu dituztela. 

Luditek makinak suntsitu zituzten, ez modu abstraktuan garapenaren aurka zeudelako, horrek langileriarengan zituen ondorioez gogoeta egin, eta borroka sindikala hauspotzeko balio zielako baizik. Tekno-optimismoan erori baino, istilu bidezko negoziazio kolektiborako forma berrietan pentsa genezake

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!