Informazioa, ezagutza eta jakinduria

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2022ko urr. 5a, 15:39

Ikasle batek galdetu dit ea zertarako ikasi behar duen kontzeptu berri hori, behar duenean azalpena Interneten baldin badago. Oso errotua dagoen pentsamendua da. Klik bat egitearekin aski badugu edozer jakiteko, zertarako ikasi? Zertarako denbora galdu ulertzen?
“Informazioa berehalakoan eskuragarri edukitzeak informazio horren esanahiaz ez hausnartzera eramaten gaitu. Erreaktibo bihurtzen gara, ez dugu testuinguru historikoaz hausnartzen, ez dugu perspektiban pentsatzen”. Kissingerren hitzak dira.
Gizartea esparru guztietan aditu bihurtu zaigu bat-batean: birologian, aldaketa klimatikoan, gerran, elikaduran, kirolean… Googleko berrien eta Twitterren bidez, albistea atera orduko denok hartzen dugu posizioa. Lau hari irakurrita edozein fenomeno esplikatzeko gai garela sentitzen dugu, eta iritzi publikatua iritzi publiko bihurtu da.
Erreaktiboak izateari utzi eta errealitatea patxadaz aztertu beharko genuke. Datuak, informazioa, ezagutza eta jakinduria ez direlako gauza bera, eta azken hori delako bilatzen duguna. Ezin dugu honetan ere presaka ibili, bestela ez baikara inora iritsiko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!