Argi ibili eta burua erabili

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2022ko api. 13a, 12:21

Gaurko gogoetarako  Sarriren “Hitzen ondoeza”  liburutik jaso ditut aipu gehienak eta denek irakurri beharreko liburuen zerrendan gehitu dut.
Egunkaria irakurriz gero dena berria dela erakutsiko dizute, baina historia liburua irakurriz gero, berehala ohartuko zara, egunik egun, zaharra errepikatu besterik ez dela egiten.
Gehienek sinesten dute eta onartzen dituzte komunikabideak; eta kontatzen dutena egia  omen da, hala dirudi eta. Sarritan ordea, ez da hala. Gehienetan ez dago egia osorik, eta egia erdia, maiz, gezur t’erdia da.
“Zer tristea den gure sasoia, errazagoa da atomoa haustea, aurreiritzi bat desegitea baino” esan zuen Einsteinek. Izan ere, gauzak diren bezala ikusi beharrean, garen bezala ikusten ditugu.
Hitz egiten dugunaren gutxienez doblea entzuten jakin behar genukeela uste zuten sortaldeko jakintsuek, mingain bakarra eta belarri bi ditugulako. Intoxikazio eta bonbardaketa mediatikoaren garaian bi aholku: kontrastatu eta ez fidatu, baina batez ere, dena zalantzan jarri. Eta ondoren bai, iritzia eman.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!