Nazio Batuen Erakundearen arabera, baliabide naturalek azken 60 urteetako gerren %40 baino gehiago eragin dituzte. Joera demografikoek eta krisi testuinguruak eraginda, petrolioa, gasa, lurra, edota uraren gaineko borroka, gero eta gordinagoa izango da.
Hiru klasikoren gogoetak dakarzkit gaurkoan, dugunaz baino, izan dezakegunaz hausnar dezagun:
Clausewitzek esana da gerra politikaren jarraipena dela, beste tresnen bitartez.
Hosbawmek berriz, historia abiada bizia hartzen ari dela, giza arraza kolokan jartzeraino,
Azkenik, Maquiavelok diosku gaizki pentsatu eta asmatuko dugula.
Testuingurua konplexua da: AEBren hegemonia galera, Txinaren hazkundea eta Errusiarekin egindako hitzarmenak, NATOren zabalpena, Errusiaren estrategia aldaketa, Europaren gainbehera inperialista eta menpekotasuna… Partida globala da eta ezin ditugu Ukrainakoa zein bestelako gatazkak medioen eskema sinplistekin azaldu.
Latente edo ageriko, ohitu edo ez, gerra egon badago. Eta ez, gerrekin ez dugu denek galtzen. Locked Martin arma enpresa estatubatuarrak esaterako, 10.000 milioi dolar irabazi ditu bost egunetan.
Gerra negozioak egiteko modua da, eta gerra bera negozioa da. Zer atera liteke gaizki?