Zuek utopikoak

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2022ko ots. 3a, 11:28

“Badira irakurketak diotenak XX. mendean porrot egin zuen ideologia bat orain berreskuratzeak utopikotik gehiago duela egungo egoerei irtenbide errealista bat ematetik baino”. Hala esan zion kazetari batek GKSko bozeramaileari.
Honen harira, zenbait ohar galde erantzunean, jakin bai baitakigu errepikapena dela tresna pedagogiko eraginkorrena.
Komunismoak porrot egin zuen? Agerikoa da.
Horrek betiko baztertzera eraman behar gaitu? Inolaz ere, baina akatsetatik ikasi behar dugu.
Bizirik al dago? Larunbatean argi geratu zen baietz.
Zer planteatzen duzue? Klaserik eta zapalkuntzarik gabeko gizartea.
Eta bide horretan? Langileria antolatzea eta ofentsiba ekonomiko eta politikoa gelditzea.
Diskurtsoa zaila? Errealitate konplexuari azalpen konplexuak eman behar zaizkio.
Hauteskundeak? Orain ez, eta aurrerago izatekotan proiektu integralaren menpe eta ez alderantziz.
Zaharrak beti kexuka? Belaunaldi haustura egonkortu da, baina askok gazteongan jarri dute esperantza.
Asko zarete? Denak izan arte ez gara geldituko.
Zertarako balio du utopiak? Ibiltzeko.
Zer nahi duzue? Den-dena nahi dugu.
Utopikoa dena da pentsatzea gaur egungo koiunturan erreformak eginez egoera aldatzea posible dela. Errealista izatea berriz, dena aldatu ezean porrotera kondenatuta gaudela. Langile boterea eraiki edo fartsan murgildu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!