Nola liteke epe laburrean gertagarriagoa izatea herritar batek norberarengandik 1.200 kilometrora dagoen erakunde batekin harremana euskaraz izatea oinez hiru minutura duen udalarekin baino? Nola liteke uztai politiko oso batek halako arrangura agertzea euskara Europako Batasunean ofizial izateko erabakia atzeratu egin delako, eta uztai politiko horrek berak, ia osorik, normalizatuta izatea euskarak berezko duen geografiaren zati handi batean ofizialtasuna ukatua izatea? Nola liteke gobernu bat, alderdi bat, ariketa diplomatiko eta indar erronka zailetan aritzea agintzen duen estatuko hizkuntza koofizial izendatuek Europan ofizialtasuna eskura dezaten, eta alderdi hori bera izatea euskararen berezko lurrean ofizialtasuna iritsi dadin traba nagusietakoa? Nola liteke euskaltzaletasunean kokatzen diren alderdiak prest egotea Europako ofizialtasuna presio politikoaren eremura eramateko eta aldiz, Euskal Herriari dagokionean, “indar harreman ezaren” komodina ateratzea behin eta berriz?
Hona ofizialtasunik gabeko eremu zabalean bizi den euskaldun bati egunotan bere baitatik sortu zaizkion zalantza existentzialak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!