Dantzatzen duen herria…

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Marcellan Baraze 2025ko mar. 10a, 15:03

Aurten luze joan dira: Otsailan hasi eta Martxorarte iraun dute inauteriek. Gaur bertan batenbat ikusi dut purpurina arrastoekin lanera joaten ere. Wikipediak dio Julio Caro Baroja antropologoaren arabera, “Inauteri” hitzak hiru osagai dituela: INAU aldaera, -TE atzizkia eta -ERI atzizkia. Lehen elementuak “karnabal” esan nahi du; -TE atzizkiak “garaia” adierazten du eta -ERI atzizkia bizioekin dago erlazionatuta. Barojaren arabera beraz, ospakizun hau erokerietan edo eguneroko bizimodutik urrun dauden jarreretan oinarritzen da. Eta halaxe gertatu da Euskal Herriko bazter guztietan: hirietan zein herririk txikienetan ere bai. Karnabalez, bizioz eta dantzez bete dira.                        Beste teoria batzuei jarraituz neguaren amaierarekin eta udaberriaren helduerarekin dago lotuta. Gosete eta hotz garaia atzean uzteko, janariz, edariz eta musikaz beteriko festa bat ospatzen zen, aro berriari ongietorri moduko bat eginez. Halaxe ibili dira Errokaribarko herritxo batean larunbat gauean, hori bai elurra uxatu baino ekartzen. Nik susmoa dut regetoi eta kunbien artean kongaren une magikoaren eraginez. Hor batu ziren: herrikoak, mendizaleak eta eskiatzaileak kadeneta zoro batean. Azken finean denek dakitelako dantzatzen duen herria…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!