Zenbat kolaboratzaile izanen garen nire agendan irrintziritzi gorriz markatutako hauetan, eta beti harritzen nau jakiteak irratiaren beste aldean norbaitek entzuten dituela fundamentu gabe prestatutako hauek. Egiaz, minutuko audio batean kontu asko ez da sartzen, baina aldiro sortzen zait halako behelaino bat ez dudalakoan asmatu, korapilatu naizelako ideiekin, hankamotz geratzen naizela, eta argudio gehiago behar dutela nire iritziek. Baina gero datorkit norbait beti-beti-beti esanez “entzun nuen irratikoa”. Eta, ez hain beti-beti-beti gehitzen dionean “Ona”, flipatzen dut.
Tira. Irratia ez dabil uste bezain hilik. Agian bere urrezko aroan ere ez, baina aizu, Iruñerrikoa bezalako komunitate euskaldun batean elkarri entzuten diogu, tarteka bada ere.
Proba txiki bat egiteko probestuko dut gaurko “iritzirako tartea”. Beraz, entzun banauzu, bidalidazu “ONA” dioen mezu bat. Hartara konprobatuko dugu nire inguruko nork entzuten duen, eta gainera, autoestimua altxatzen lagunduko didazu, egun batez bada ere.
Bide batez, bigarren proba bat: ZORIONAK, IMANOL. (Hau guretzako)