Kolorearen eta festaren ingurura asko bilduko dira gaur, inauteri asteartea da. Asteburuak ere eman ditu bereak, eta horrekin heldu dira urteroko eztabaidak, baina berriak planteatzeko unea ere bai.
Mitoaren harira herri inauteriak zenbat hazi diren ez dakit. Ikusle kopuruan, behintzat, ausartuko naiz esatera Lantz eta Altsasu barne-turismoaren destino izarrak izango direla. Seinale ona den edo ez, ez dakit. Baina, pena. fenomenoak lortu baitu “gure kultura” defendatzearen banderarekin, egiten zen zerbaitetik ikusten den zerbaitera pasatzeea.
Pena, era berean, zenbait eskoletakoak erakusten duelako zer galtzen ari garen inauterien “herri” horretaz: Miel Otxin ziztrin bat erretzeko ere baimenik ez dute izan haur askok.
Pena, eta kontraesankorran irudi dezakeen arren, herri inauterien aterkian sortzen ari diren ekitaldi hooliganeroengatik ere bai. Kontrolaren eta burokraziaren garaiotan autogestioaren eta festa salbaiaren alde: bai. Festa horretan hartzen badute gutxi batzuek (matxo zuriek) protagonismoa modu oso jakin batean (lololo) bada, agian, garaia heldu herri inauteriari beste forma batzuk emateko.
Inauteri asteartea da eta penaturik nago, baina ez bereziki gaur herri askotan sardinak erreko dituztelako.