“Txostengile asko, baina ekintzaile gutxi dauzkagu”,esan dit aste honetan lankide batek.Mixel Berhokoirigoinen figura goratzeko baliatu duesaldia. Berhokoirigoin baserritar bat zen,Gamarten jaioa, 1952ean. Laborantzara dedikatua, akademiarikezagutu gabea, bainaakademizista askok baino gehiago emana herriari.Engaiamenduarekin, konpromisoarekin definitu duteharen inguruan bizi eta lana egitekoaukera izan zutenek. Engaiamendua lurrarekin eta herriarekin.Euskal Herriko LaborantzaGanberako sustatzailea, tokiko nekazarien interesenalde jardun zen, bankuen etaagroindustrien aurrean. Ipar Euskal Herriko erakundetzeadefendatu zuen, Batera-renbozeramaile izan zen, bakearen artisau ere bai, ETAdesarma zedin. Horregatik atxilotu eginzuten, baina Berhokoirigoienekin batera osatutakotalde horrek lortu zuen armagabetzezibila bururaino eramatea; Luhusokoen temarengatiklortu zen.Jardutea, hori baitzen lemetako bat. Hortik OlariagakatzokoBerria-n argitaratu zuengordetzeko moduko beste tira bat, Berhokoirigoienenesan batekin: “Onak izan behar dugu,ez bakarrik diskurtsoetan”.