Iruditeria utopikoak

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko api. 14a, 14:39

Iruditeria distopikoa hedatzeko diskurtsoak, ikus-entzunezkoak eta liburuak ugaritzen ari diren honetan, Goizalde Landabasori hainbat tokitan entzun diodan liburu baten filosofiatik tiraka, hiri eredugarri baten berri izan dut. Aarhus izena du munduko herritar zoriontsuenak bizi omen diren lekua. 300.000 biztanle dituen hiri bat da, Dinamarkan. Oraintxe eskolan daude, lanean, paseatzen, igeritan… existitzen dira. Ukigarri eta egingarri direla erakusten duen eredu bat da. Higge izeneko filosofia dago bizimoduaren oinarrian. H-I-G-G-E. Babestua, ziur, eroso eta maitatua sentitzea da filosofiaren oinarria, eta elkar zaintza hori txikitatik erakusten da eskoletan. Gonbidatzen du izatera, ez edukitzera. Daukate estatu bat osasun sistema sendo batekin, genero berdintasunean oso zaildua, hezkuntza sistema sendoa eta aberastasunaren banaketa ekitatibo batekin. Dituzte agintari batzuk, toki guztietan bezela sagar ustelekin, baina munduko herri zoriontsuena izateko aldagaiak kudeatzeko gai izan direnak hamarkadetan. Eta herritarrek ez dute aparteko anbiziorik erakusten. Kandela bat piztea gosaritan, ur beroarekin bainu bat hartzea, ardo on bat lagun baten konpainian… eguneroko gauza txiki horiez elikatzen dute zoriontasuna. Beraz bada, existitzen da herri zoriontsu bat. A, eta Goizalde Landabasok aholkatzen duen liburua hau da: Utopia no es una isla, Layla Martinezena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!