Atzerabegirakoa

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko mar. 31a, 11:41

‘Non dago Mikel’ dokumentalak ez du inor epel uzten. Mirestekoa da Amaia Merinok eta Pituk egin duten dokumentazio lana. Ez da erraza ezer berririk esatea, ia dena esanda baitago Mikel Zabalzari buruzko auzian. Argi baino argiago. Txundigarria egin zait 1980ko hamarkadako irudiak ikustea. Bi geratu zaizkit iltzatuta: Bata, Donostiako bulebarrean egin ziren manifestazioetan nola ileapaindegitik atera berri ematen zuten emakume dotoreak, abriguekin eta takoiekin jantziak eta poltsa besoan zintzilik zutela, aurre egiten zieten poliziei. “Que no me toques!”, esaten zion batek polizia armatuari. Orain salomonak eta ternuak jantzita ere ez gara ausartzen aurre egitera. Bestea, Mikel Zabalzaren gorpua Endarlatsatik ateratzen ari ziren unean, nola zeuden kazetariak han bertan, gainean, eta senideak eta lagunak ere bai. Apurtzen dizu barrua hango egonezinak eta inpotentziak. Gaur egun pentsaezina izango zen. Gutxienez bi kilometroko radioan inori ez zitzaion sartzen utziko. Zenbat egin duen aurrera poliziak eta zenbat egin dugun atzera adierazpen askatasunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!