Haur kantak

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko mar. 10a, 11:54

Euskal kantugintza irauli zuen Mixel Labegeriek. Duela ehun urte jaio zen eta horren harira Berriak martxan jarri duen ekimena entzutekoa da. Haren doinuetan oinarrituta hainbat bertsio egin dituzte sortzaileek: Irazoki, Salvador, Iriart, Petti eta Ekiza. Luxu bat haien ahotsetan biziberrituta entzutea Labegerieren abestiak. Baina bada atentzioa ematen didan gai bat haur kanta tradizionalak entzutean. Aurtxo-aurtxoa-n geratu zait arreta tinko, berriz. Jurgi Ekizaren ahotsean dator kantua, zoragarri. Baina haur kantuei buruz halako hitzak entzutean melodia letrekin bat ote datorren galdetzen diot neure buruari. Entzuten duzu goxo, melodiko Ekiza kantatzen. Eta arreta jartzean letretan, eskatzen ari zaio haurtxoari lo egiteko. Eta esaten ari zaio: “Aita preso da zu bihar libro izateko”, erabat melodiko. Aita preso dago, baina umetxo, egizu lo. Amaia Zubiriaren ahots zoragarrian, Loa Loa txuntxurun berde kantan ere ezkutatzen da halako mezu gogor bat. Ezaguna egingo zaizue: “Aita gurea Gazteizen da, Ama manduan hartuta”, dio kantak, eta gehitzen du: “Aita gureak diru asko du. Ama bidean salduta: lo, lo”. Gure historiaren pasarteak kontatzen dituzte, egiak bere gordinean. Eskerrak, ordea, etorri diren Ene Kantak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta molde honetako kuadrila berri bat gairik gogorrenak irensteko (heriotza, minbizia…) hitzak egokieran jartzen asmatu dutenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!