Memoria gara

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko mar. 3a, 15:32

Memoria Gara
 
Asko gustatzen zait Memoria Gara kolektiboaren izena. Martxoak 3aren harira sortu zen, Gasteizen. Hain zuzen gaur 45 urte gertatu zen sarraski baten harira. Greba orokor egun batean San Frantzisko elizan langileak batzartuta zeudela sartu zen polizia oldarkor. Gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irten zitezkeen. Bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten poliziek. Bost lagun hil zituzten eta 150 zauritu. Besteak beste,  Rodolfo Martin Villa harreman sindikalen ministroa zen garai haietan, 78ko sanferminen sarraskian ere ardura izan zuena. Urte hauetan guztietan ez dugu ahaztu eta gertatu zenaren berri jakin dugu Martxoak 3 elkartea sortu zutelako eta beste zenbait kolektiborekin elkarlanean urtero gogorarazi digutelako sarraski hura eta inpunitatea. Horregatik sortu zen Memoria Gara elkartea, hain zuzen, memorial bat eskatzeko, sarraski hura ez ahazteko.
 
Oraintxu, erakundeek, Arabako aldundiak, Gasteizko Udalak eta Jaurlaritzak elkarrekin egin dute agerraldi bat jakinarazteko memorial bat sortuko dutela San Frantzisko elizan bertan. Egun batzuk geroago egin du Memoria Garak bere agerraldia horri buruzko balorazioa egiteko. Erakundeek agindutakoa begi onez ikusi, baina gertutik segituko dutela esan dute, herritarrek urtetan irudikatu, landu eta gorpuztutakoa zuriketa bat izan ez dadin. Izan ere, zer gertatzen da halako kontuak erakundeen esku geratu eta kalea galtzen denean? Erakundeak kargu egingo direla esan eta herri mugimenduak desmobilizatzen direnean?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!