Barrutik husten

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko ots. 3a, 12:41

Datu bat: ikastetxetan lantzen duten ikas materialen ekoizpenaren 3/4 kanpoko argitaletxeek ekoizten dute, euskal curriculumarekin loturarik ez duten beste eredu batzuei segituta. Olatz Osak eman du datua Jakinen, 2020. Urtean euskal kulturaren egoera zein izan den hizpide hartuta.
 
Joan Mari Torrealdai zenak urtero egon ohi zuen euskarazko liburugintza ikerketa soziologikoari jarraituz, Xabier Eizagirrek berritu du 2020ko datua. Osaren berdina esatera dator. Datuek erakusten dute  Hegoaldeko curriculumetan espainiarren eredua dela zabalduena, soilik euskarazko testuei erreparatuta. Eta garrantzitsua  da erabakiak non hartzen diren, bereziki hezkuntza curriculumean.
 
Torrealdaik buruargiz ondorioztatua zeukan: barrutik husten ari gara. Euskal Herrirako hezkuntza proiektuak ez dira jada nagusi, bertako editorialek lantzen dituzten curriculum proiektuek ez dutelako gehiengoa hartzen. Euskarazko testuliburu gehienak kanpoan landuak izan dira. Eta Osak zioen moduan, garrantzitsua da non hartzen den testuliburuen edukiei buruzko erabakia.
 
Eta horregatik kostatzen da hainbeste Mendigorrian D eredua lortzea, edo haur eskoletan euskarazko plazak lortzea. Garrantzitsua delako. Etorkizuna jokatzen dugulako.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!