Parlamentuak, ‘ahogeldo’

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko abe. 2a, 08:03

Parlamentuak, ‘ahogeldo’

Lander Muñagorri lankideak belarriprest eta ahobiziren gaineko beste aldagai bat ekarri digu: ahogeldo. Behatu du Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan ohiko bilkura batean zein den euskararen erabilera. Gasteizko legebiltzarrean ez da %40ra iritsi, eta Nafarroakoan %6an geratu da. Bai parlamentu batek, bai besteak atxikimendua adierazi diote Euskaraldiari; bat egin dute ekimenarekin. Baina ibilian erakusten da, eta hau ez dabil.

Horrek gure ofizioari dakarzkionetan jarri nahi nuke arreta. Idatzian ibiltzen gara gu: itzulpenbiziak eginez aritzen gara webgunean berehala prest izateko, eta gaztelaniakoen atzetik ia beti, ez baitu transkripzioak balio, Itzulpenbizi da gure txapa, azkar prest egoteko. Irratian are nekezagoa izan liteke, mamitsuak diren gai asko sartu gabe gera daitezkeelako euskal hiztunik ez dagoelako.

Aitortuta ere ariketa sozial interesgarria dela, eta txaparen balioa oso handia izan litekeela Iruñean, Barakaldon edo Baionan, Euskaraldiak, beste kausa justu askoren antzera, uzten digu tartea gogoeta bat pausatzeko, eta da erakundeek euskararen alde egiten dutena zuritzearen ingurukoa. Nafarroaren egunaren eta Euskararen egunaren bezperan diot hau, saldoka mezu iritsiko direnean erakundeetatik eta alderdi politikoetatik.

Euskaraldiaren antolatzaileei hurrengorako proposamen bat egingo nieke. Belarriprest eta Ahobiziz gain, beste txapa bat: argazkirako prestak ere izena eman dezatela. Sekula baino gehiago izango dira hurrengo jardunaldian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!