Ezer ez da betidanik horrela

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko urr. 7a, 12:00

Uda amaitzearekin batera ari dira amaitzen udako ensaladako tomate goxoak. Askotarikoak dauzkagu: Tuterako itsusia, Aretxabaletako morea, Xemeingo arrosa... horien jatorriari buruzko askotariko ikerketak egin dira. Marta Barba Gassók egindakoaz akordatu naiz. Tomate hazien jatorriaz Aretxabaletan egin zuen ikerketa batean ekoizleek esaten omen zieten bizitza guztian tomate klase hori ezagutu zutela beraiek, betikoa zela.

Ikerketa zientifikoek, ordea, XX. mende amaieran Aretxabaletara iritsitako tomate hazia zela ondorioztatu zuten, eta jatorria Monsanton zutela. Alegia, multinazional agrokimiko batean, zeina haziak genetikoki manipulatzen maisua den.

Jakina da, jakina denez, jatorrizko izendapena dela eta ekoizleek bete behar izaten dituzten arau zorrotzak. Ezin dira gutxietsi. Baina eraman ninduen pentsatzera Aretxabaletako tomate ekoizleek uste zutenaren kontrara, hemen ez dela ezer betidanik horrela izan, eta ezer ez dela betiko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!