Utz diezaiegun bizitzen

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko mai. 27a, 14:29

Ez dakit zuei gertatu zaizuen, baina hainbeste whatsap eta skype tartean, niri behin baino gehiagotan gertatu zait bati bidali nahi nion mezua beste bati bidali izana. Baina aurrekoan amak esandakoak egin zidan grazia. Hala esan zidan: “Hasi da Mariajexuxen lagun bat zuek erabiltzen duzuen waxap horietako bat lagun bati bidali nahian, eta hau jarri du: Ai, txika, mis hijas no me dejan ni vivir!”, baina lagunari bidali beharrean, alabari berari bidalio dio mezua!

Emakume edadetua da Mariajexuxen laguna, alarguna, etxean bakarrik bizitzen hamarkadatik gora daramana. Bere seme-alabek nahikoa lan dute beraien bizitza aurrera ateratzen eta seme-alabekin. Ez dira asko akordatu berataz… koronabirusera arte. Konfinamenduarekin batera etorri dira aginduak: ama ez atera etxetik, ama egin ariketa etxean, ama jana zaindu, irakurri, gurutzegramak egin, josi.... Eta terrazak ireki direnean eta lagunekin kafea hartzera joateko ‘ausardia’ izan duenean ere, aurpegi estua jarri diote.

Jakina da badirela menpekotasun handia duten edadetuak, zaintza estua behar dutenak… baina askoz ere gehiago dira beren kasa subjektu aktibo gisa bizitzeko gai direnak. Bizitzako eskarmentua sekulakoa dutenak, gureari mila buelta emateko modukoa. 30-50 urte arteko gazte uste handikoak agindu nahi dugu denean. Koronabirusak eman digu beste ikasgai bat: pasa txokora, eta utzi ahotsik gabekoei tokia, Mariajexuxen lagunak esango lukeen bezala…”que no les dejamos ni vivir!”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!