Joan zaizkigunengatik

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko mai. 6a, 13:06

Lankide bat hil zaigu, Lurdes Huizi. Ez Covid-19ak jota. Ehunka lagun eraman ditu ditxosozko pandemiak, baina azken asteotan bestelako gaitzek ere jende asko eraman dute. Guztiek gauza bat dute, ordea, komunean: agurrarena. Ezin agur duin eta kolektiboa egin izana.

Martxoaren 14ko konfinamendurako agindutik gaurdaino beste hainbat laguni gertatu zaien moduan, guri ere dolua korapilatu zaigu. Ezin izan dugu nahi eta behar bezelako agurrik egin.

Falta izan zait lankideak besarkatzea, elkarrekin parre eta negar egitea, Lurdesekin izandako bizipenak partekatzea. Une zailok telefono dei batzuen bidez, whatsap eta skype mezu batzuen bidez igaro ditugu. Etorriko da omenaldi sentituaren eguna.

Lurdes joan da. Zorionekoak gu berarekin partekatu ahal izan genituen uneongatik. Etxekolanak gureak dira orain. Agurrari bidea ematen asmatu beharko dugu. Hori ere ikasi beharko dugu sasoi apokaliptiko honetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!