Euskal mainstream-a

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko urt. 29a, 12:55

Euskal kulturaren mainstream guztia jarraitzen nuelakoan nengoen: besteak beste, Berri Txarrak, Zaldi Urdina, Amama, Loreak, Anari, Mikel Laboa eternoa, Ruper Ordorika, Iñigo Aranbarri, Karmele Jaio, Miren Agur Meabe, Eider Rodriguez eta bertsolariak, oro har, bat ez esate arren. Ezin eskertuzkoa da sortzaileek ematen digutena. Baina mainstream-enarekin zerbaitek krak egiten zidan neure buruari hori esaten nionetan, eta Gorka Urbizuk argitu dit kraketako horren zergatia, Jakin-en azkeneko alean idatzitako artikuluan. Alegia, euskal eta mainstream ezin da izan, oximoron bat da. Hala dio Gorka Urbizuk: “Komeni baita ez ahaztea kultura subalternoa dela gurea, dena dagoela egiteko beti, inork ez duela ezer gure alde egingo, etengabe gabiltzala azken poxpoloarekin jolasean”. Ezin argiago. 

Ikusi besterik ez da zenbateraino den egia azken poxpoloarena. Maiak esku zartada bat egitea nahikoa du euskarazko hedabideak publizitate instituzionalik gabe uzteko edo eta haur eskoletako euskarazko eskaintza murrizteko, eta hasi besterik ez da egin. Konplexuz josita aurreko legealdian kostata euskararen alde lortu zena, esku zarta batez eraisten dute. Poxpolo bakarrarekin jolasean. Dena beti egiteko. Aurrera bada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!