Baztanek, Mikel Laboa ezagutuz gero, jomuga turistiko batez harago doan tokira ebokatzengaitu. Baldorbak, Benito Lertxundiren musika ezagututa, beste hainbeste. Erriberak, baita ere.Gernikak, zer esanik ez. Picassoz gain, Ken7ren ‘Gernika’ ere badaukagu. Urriko lehenasteleheneko azoka baino zerbait gehiago ebokatzen du Gernikak.Altsasuk Nafarroako herri batez haragoko sinbologia hartu du. ‘Aurrera Altsasu’ kantazoragarriak ere lagundu du sinbologia hori eraikitzen.Harago joanda, Mon de Marsan, Fresnes, Puerto de Santamaria edo Soto del Real esanda, ezzaigu historia oparoa duten udalerrien jite turistikoaren irudia etortzen.Guardia Zibila esanda tripak uzkurtzen dira euskal herritar askorentzat, ez dut uste horiTrujillon, Zaragozan edo Cangas de Onisen gertatzen denik.Hau guztia, ordea, belaunaldi gazteetan ez dakit hainbesteraino gertatzen den. Ezin hobetoazaltzen du hori Simon Fuschek igandean ‘Berria’-n argitaratutako artikuluan. ‘Intxaurrondo’izena du artikuluak. Intxaurrondo esanda, Euskal Herrian jaiotako belaunaldi gazteentzatzuhaitz bat da, 1990a baino lehen jaiotakoentzat, beste adiera bat ere badu. Merezi du artikuluairakurtzeak: Intxaurrondo, Simon Fusch.