Kontaktu atzerritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2024ko mar. 21a, 16:30

Gaur da Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta ohikoa den bezala adierazpen ofizialak eta ez ofizialak ugarituko dira: mugen kontrola, itsasoan urtero hiltzen diren ehunaka lagun eta mota askotako diskriminazioak okupatuko dituzte, egun batez, gure komunikabide nagusiak. Eta hori ez dago gaizki. 

 

Dena den, diskriminazioaren fokoa gugatik urrun jartzen du: arrazakeria beti da besteen errua, ahalik eta urrunen orduan eta errudunagoak. Zer esan, adibidez, Melillako guardia zibilei edo Erriberako enpresari esplotatzaileei buruz.

 

Baina galdera deseroso batzuk egin ahal dizkiogu gure buruari. Zenbat atzerritarrak (arabiarrak, beltzak, ekuatoriarrak, txinatarrak...) daude gure mahaian lagunarteko bazkariak egiten ditugunean? 

Zenbat daude gurekin eserita ostiral-arratsaldeko terrazeo garai atsegin horretan? Noren ondoan esertzen gara autobusean edo seme-alaben eskolaren bileretan? Zenbat daude gure whattsapp taldeetan sartuta? Zenbat kontaktu atzerritarrak daukagu gure telefonoan?

 

Hemen daude, inondik inora, baina bi hiri paralelotan bizi omen gara, kontakturik txikiena ere ekiditzeko ahaleginean, kontziente ez bagara ere... Ala bai?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!