Txapeldunordea

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2024ko urt. 11a, 15:35

Aitortu behar dut ez nuela Zuhaitz Gurrutxaga ezagutzen. Orain dela 20 urte, Errealeko futbolaria zen, eta futbola orduan gaur baino gehiago jarraitzen banuen ere, ez nuen Gurrutxaga gogoratzen. Azkenaldian, entzuna neukan Errealeko futbolari ohi batek monologoak egiten zituela, arrakasta handiarekin gainera; monologoek ABBAko musikalak bezainbeste aspertzen nautenez, futbolari hori ezagutzeko neuzkan gogo txikiak are txikiagoak bihurtu ziren.

 

Alabaina, Ander Izagirrek bere biografia idatzi duela jakin nuenez, interes puntu bat piztu zitzaidan, eta azken Gabonetan Katakrakera hurbiltzea erabaki nuen. Ze demontre, arratsalde libre neukan eta ezagun batzuekin egoteko aukera izan zitekeen...

 

Baina lehen minututik nire aurreiritzi guztiak pikutara joan ziren, futbolarien arketipo guztiekin batera. Zuhaitz Gurrutxagak futbolari izateko beste modu bat erakutsi du, apaltasunetik, bere bururaren kontura barre egiteko gaitasunarekin, eta bere ahulezi fisiko zein mentalak agerian utziz. Dramatismorik gabe, gainera, bera ez delako heroi bat, baizik eta goian egotetik putzu bateraino erori zen pertsona bat. Eta aldi berean, umorearekin hortik atera den miresgarria den norbait.

 

'Subcampeón' deitzen da Ander Izagirerrekin idatzi duen liburua. Ea 'Txapelunordea' bihurtzen den hemendik gutxira. Tartean, gaztelaniaz irakur dezakezue.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!