Errenten ituna

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko mar. 25a, 12:51

Ituna eta errenta, berez, bi kontzeptu positiboak dira. Hori entzunda, gauzak konponduko direla uler dezakegu. Nork ez du errentarik nahi (beste modu batez esanda, soldata)? Eta ‘itun’ hitzak akordioa egon dela ezagutzera ematen du.

Beraz, ‘Errenten ituna’ kontzeptua erabat salgarria da: gure soldatak bermatuta geratuko direla ulertarazi nahi digute, akordio baten bidez:  gatazkarik gabe, zaratarik ez… Berri txarrak ez zaizkigu gustatzen, eta bolada honetan kokoteraino gaude berri txarrak entzuteaz: aire pixkat behar dugu, eta errenten itunak emango omen digu: ezer egitearen truke eta ahaleginik egin gabe, akordio bat daukagu, gure ‘errentak’ salbatzeko.

‘Errenten ituna’  inflazio garaietan beti agertzen da, arazo guztien konponbidea balitz bezala. Moncloako Itunetatik (1977) hona, klasiko bat bihurtu da, eta beti helburu jakin eta bakar batekin: soldatak inflazio baino gutxiago igotzea. Argiago esanda: enpresek euren produktuak garestiago salduko dituzte, baina guk diru gutxiago izango dugu behar duguna ordaintzeko, oinarrizko beharrak barne. Lehen ondorioa: enpresen mozkinak handituko dira. Bigarrena: prezioak ez dira jaitsiko. Hirugarrena: gu pobreagoak izango gara.

Ea lortzen dugun historia errepika ez dadin...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!