Eskola hautatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez

Beste egunean, ezagun batek zer pentsa eman zidan, aurrematrikulazio garai hauetan: “Aizu, Labriteko pasarela kontuan hartuta, hautatu genuen gure seme-alaben eskola, eta urteak daramatzagu ibilbide hori erabili ezinean… Jakin izan bagenu, beste eskola bat hautatuko genukeen”.

Bada, seme-alaben hezkuntza oso garrantzitsua da guraso guztiontzat, baina erabakiak hartzerakoan faktore asko, eta batzuk harrigarriak, daude jokoan: Proiektu pedagokikoa, laikotasuna edo erlijioa, klase sozialaren afera eta horrek dakarren segregazioa, euskara, ingelera… eta gai praktikoak: gurasoen ordutegiak, aiton-amonen prestutasuna, eskolaren hurbiltasuna, garraio publikoa edo autobus pribatua, jantokia bai ala ez, eskolaren sartu eta ateratzeko ordutegiak, jardunaldi jarraia edo goiz-arratsaldekoa…

Tira, agian, eskola publikoaren aldeko matrikulazio kanpainetan ahazten dira aipatutako gai praktikoak. Mundu erreala eta jendearen eguneroko kezkak eta bizi-baldintzak ez genuke ahaztu behar. Zenbat gurasok hautatzen duten euren seme-alaben eskola gai ideologikoetan gehiegi erreparatu gabe? Eta ze eragina dauka horrek eskola publikoaren eta D ereduaren egoeran?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!