Argia aldizkaria gero eta gehiago gustatzen zait, seguruenik Euskal Herrian egiten den kazetaritzarik onena, konprometituena… eta anitzena delako. Hemen, bi muturreko adibideak, zenbaki berean.
1) Ondoko hau irakur dezakegu Kiliki Frexko, Chill Mafiaren kideari, egindako elkarrizketa batean: “MENA bat (bakarrik datozen adin txikiko atzerritarrak) nire komunitateko kide da, ikastolako ikaskidea bezainbeste”. Edo: “Gazte batzuk ikastolara doaz beren gurasoek ez zutelako beltz, latino eta ijitoekin nahastu nahi”. Klase elkartasuna eta salaketa, hurrenez hurren.
2) Sei orrialde aurrerago, Iruñeko iritziemaile batek esplikatzen digu D ereduaren beherakada Nafarroan: etorkinek euskaldunok baino semealaba gehiago dituzte, eta gainera euskararik gabeko ereduetan matrikulatzen dituzte. Beraz, euskararen egoera etorkinen errua da. Hemen, iritziemaile honen proposamena: jaiotze tasa handitzea, baina benetako zurion eta nafarron jaiotze tasa, uler daiteke. Bestela, alferrik, ezta?
Hala ere, iritzi hori irakurrita, beste gauza batzuk ere uler daitezke: arazoa beti besteengan dago, pertsona diferenteetan, gu bezalakoak ez direnengan: beltz, latino eta ijitoak.
Bide horretatik badakigu nora goazen, ezta?
Gustatuko litzaidake Chill Mafiaren erantzuna ikustea.
Hor utzi dut, edo Kiliki Frexkok esango zukeen moduan: Ahí lo dejo.